Mostrando entradas con la etiqueta balore hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta balore hezkuntza. Mostrar todas las entradas

martes, 4 de diciembre de 2012

BALORETAN HEZI


Kaixo lagunok!
Oso inportantea da gure ikaslei edo seme alabei baloreetan hezitzea. Badirudi gaur egun horrelako ipuinak ala marrazki bizidunak albo batean geratu direla. Horregatik hemen link bat jarri dizuet, non hainbat ipuin agertzen baitira. Gainera hauek soinuarekin, hau da, narratzailearekin entzun dezakegu.
Espero dut, hauek baliagarriak izatea eta gustukoak izatea.

http://cuentosparadormir.com


Honekin batera abesti polit hau uste dizuet! Gozatu!


JOLASAREN BALOREAK


JOLASAREN BALOREAK

PLAZERRA. Jolasa bizi poza da, uneaz gozatzea da.

ASKATASUNA. Pertsona oro aske da jolastu ala ez aukeratzeko.

HAZKUNTZA. Jolasak oinarri sendoko zoriona eraikitzen du. Horrek berekin dakarzkigu bizitasuna, jakinmina, egunez egunekoaren ebasio positiboa eta azken batean askatasuna eta plazerra.

DIBERTSITATEA. Jolasa, pertsonen antzera, bakarra eta errepikaezina da, ez baita inoiz modu berean garatuko. Jokaldi bakoitza desberdina izango da.

INTEGRAZIOA. Jolasak, honen partehartzaileen integrazioan laguntzen du ezagutzaren, ulermenaren eta jolasaren dinamika eta arauen onarpenaren bidez.

SORMENA. Irtenbide, ideia eta jolasteko era desberdinak proposatzeko aukera ematen du jolasak.

GATAZKA-ALDATZAILEA. Jolastean erabakiak hartzen dira, egoera zailak jorratzen dira eta horiei aurre egiteko estrategiak antolatzen dira.

PARTEHARTZEA. Komunikatzeko, entzuteko, sozializatzeko eta sozialki interaktuatzeko tresna da jolasa.

LANKIDETZA. Lankidetza jolasetan, elkarrekin jolastuz bilatzen den helburua partehartzaile guztien elkarlanarekin soilik lor daiteke.

KULTURARTEKOTASUNA. Izateko, bizitzeko, pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko era berriak bilatzen, ezagutzen eta errespetatzen laguntzen digu jolasak.

HEZKIDETZA


ZER DA HEZKIDETZA?

Hezkidetza, sexuaren arteko berdintasunerako hezkuntza mota bat dela esan genezake. Gaur, XXI. mendean, ezagutzaren gizartean, sozializazio-eredu desberdinak erabiltzen dira oraindik ere neskentzat eta mutilentzat. Oraindik nagusi diren gizartea antolatzeko eta balioak, gaitasunak, funtzioak, ardurak eta zereginak sexuaren arabera esleitzeko ereduak ari dira eragozten berdintasunean oinarritutako gizartea eraikitzea eta, hortaz, desberdintasunak eta botere-harremanak sortzen dituen egitura hierarkizatua ari gara sortzen.


HEZKIDETZA HEZKUNTZAN

Hezkidetza, hiztegietan begiratzen badugu, hezkuntza sisteman parekidetasuna lortzeko metodologia didaktiko bezala agertzen da. Hau da, bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den pertsonen hezkuntza litzateke. Irizpide sexistak jarraituz, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balore, portaerak... Pertsona autonomoak izateko, gure bizitza proiektuen jabe izateko, hurbileko inguruarekin elkarbizitzan, behar ditugun gaitasunak garatzea ahalbidetzeko helburuekin.
Gizon eta emakumeen arteko berdintasun eta ezberdintasunetatik eta bi ereduen, maskulino eta femeninoa, integraziotik abiatu behar deneko prozesua suposatzen du. Baturik eta banaturik, neskato eta mutikoei egindako giza sozializazio prozesua, zeinean helburutzat, jaiotzako jatorria eta sexua izandakoak izanik ere, garapen pertsonala bultzatzen duen jarduera sistematikoa ezartzen den, eraikuntza sozial komuna lortzeko. Parekidetasunaren ideologian oinarritzen da, baina haratago doa, askatasuna, ezberdintasuna eta elkartasuna gehituz.

jueves, 29 de noviembre de 2012

BALOREAK = INKLUSIOA

Kaixo lagunok!

Gaur zeinu hizkutzarekin zerikusia duen informazioa ipintzea bururatu zait eta horregatik, inklusiori buruz hitzegitea. Gure eskoletan inklusioa bermatzea oso garrantzitsua iznago da, eskoletatik hasita, gure gizartean hedatu behar den pentsaera dela uste dudalako. Inklusioarenbidetik pertsona oro errespetuz tratatuko dugu eta hori izango da gure erlazioen oinarria edonolako indarkeria, bazterketa, etab. alde batera utzita. Horregatik gaur, helbide batzuk ipiniko dizkizuet hortzen informazio aurki dezazuen eta bideotxo hau goza dezazuen!

INKLUSIOA


INKLUSIOA=BERDINTASUNA

viernes, 16 de noviembre de 2012

Baloretan hezi

Kaixo lagunok, aspaldiko!
 Hainbat egun pasa dira blogean idazten ez dudala, baina egun hauetan beste hainbat gauza egiten egon naiz..sentitzen dut!
 Hona hemen egun hauetan aurkitu dudan web orri oso interesgarri bat.
Baloretan hezi

  Honetaz aparte, musikarekin gozatzeko abesti batekin utziko zaituztet. GOZATU!