Hezkidetza, sexuaren arteko berdintasunerako hezkuntza mota bat dela esan genezake. Gaur, XXI. mendean, ezagutzaren gizartean, sozializazio-eredu desberdinak erabiltzen dira oraindik ere neskentzat eta mutilentzat. Oraindik nagusi diren gizartea antolatzeko eta balioak, gaitasunak, funtzioak, ardurak eta zereginak sexuaren arabera esleitzeko ereduak ari dira eragozten berdintasunean oinarritutako gizartea eraikitzea eta, hortaz, desberdintasunak eta botere-harremanak sortzen dituen egitura hierarkizatua ari gara sortzen.
HEZKIDETZA HEZKUNTZAN
Hezkidetza, hiztegietan begiratzen badugu, hezkuntza sisteman parekidetasuna lortzeko metodologia didaktiko bezala agertzen da. Hau da, bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den pertsonen hezkuntza litzateke. Irizpide sexistak jarraituz, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balore, portaerak... Pertsona autonomoak izateko, gure bizitza proiektuen jabe izateko, hurbileko inguruarekin elkarbizitzan, behar ditugun gaitasunak garatzea ahalbidetzeko helburuekin.Gizon eta emakumeen arteko berdintasun eta ezberdintasunetatik eta bi ereduen, maskulino eta femeninoa, integraziotik abiatu behar deneko prozesua suposatzen du. Baturik eta banaturik, neskato eta mutikoei egindako giza sozializazio prozesua, zeinean helburutzat, jaiotzako jatorria eta sexua izandakoak izanik ere, garapen pertsonala bultzatzen duen jarduera sistematikoa ezartzen den, eraikuntza sozial komuna lortzeko. Parekidetasunaren ideologian oinarritzen da, baina haratago doa, askatasuna, ezberdintasuna eta elkartasuna gehituz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario